Erosle zein saltzaileak bizi dugun egoerari bultzakada txiki bat ematek asmoarekin Kitto merkatari elkarteak Lekeitioko Udalak lagunduta maiatzaren 23tik ekainaren 27ra bonu kanpaina ipiniko du abian.
Guztira, Lekeitioko 41 negozio atxikitu dira asmo honetan.
Bi aukera daude bonuak lortzeko, on line, https://lekittobonoak.dendago.com maiatzaren 23tik 30era eta 65 urtetik gorakoentzako fisikoki emango zaizkie Kultur Etxeko Agustin Basterretxea gelan maiatzaren 18an 10:00etatik 13:00etara.
Bi bonu mota egongo dira: 7,50 eurokoak 10 euroko balioa izango dutenak eta 15 eurokoak 20 euroko baliokoak.
Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi!!