Kitto

NORTZUK GAREN

KITTO-Lekeitioko Merkatari Elkartea

Ongi etorri Kitto-Lekeitioko Merkatari Elkartearen Web orrialde ofizialera. Gure asmoa Internetek eskaintzen digun erakusleiho handia erabiltzea da, gure elkartea osatzen duten dendak ezagutarazteko helburuarekin.

Gure elkarteak era guztietako saltokiak biltzen ditu; besteak beste, moda, oinetakoak, zerbitzuak eta botikak.

KITTO sortu zenetik, gure lan arloak honako hauek izan dira: alde batetik, bazkideen interesak zaintzea, eta bestetik Lekeitioko garapen ekonomikoa sustatu eta bultzatzea. Horretarako Udalarekin lanean ari gara, ekintza desberdinak martxan jarriz herriko saltokietan kontsumoa bultzatzeko asmoz.

KITTO-Lekeitioko Merkatari Elkartea

Zerbitzuak eta Egitura

Zer gertatuko da Lekeition ez badago merkataritzarik? Gure kaleak gero eta ilunago bihurtuko direla, gure zerbitzuak gero eta murritzagoak… merkataritza dagoen herria, herri bizia da eta berton erosteak bertoko bizia bermatzen du. Gure leloa jarraituz:

Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi!!!

Horregatik, Kitto Merkatari Elkartea sortu da elkarlanean ahalik eta lan gehien egiteko Lekeitioko merkataritza sektorearen alde. Horretarako, arlo hauek jorratzen ditu: